XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.- HITZAURREAIrakurlearentzat bi ohar: Esku artean daukazun liburuxka hau, Euskal Herriko Unibertsitaterako sarrera-azterketetan (Selektibitatean) jarritako ariketaz osaturik dago.

Ariketa bakoitzari bere ebazpidea ipini diogu, eta bukaeran emaitza, noski.

Jakin badakigu UBIko Matematika-programak liburuxka honetan azaltzen dena baino askoz ere esparru zabalago eta sakonagoa jorratzen duela.

Beraz hemen bildutako ariketak ebazteko ahalmena izateak, ez du esan nahi UBIko programa ofizialak agindutako prestakuntza lortu denik.

Gainera gure helburua ez da hori izan.

Selektibitatea (Unibertsitaterako sarrera-azterketa) orain arte izan den bezalakoxea aurkeztea besterik ez bait dugu gogoan, guztion onerako izango delakoan.

Donostian 1987.eko urtarrilean.